ERREDAKZIOA Noa Fernandez
Nerbioi irratiak 30. urteurrena ospatu du, horretarako artista asko ekarri dituzte Bilbao Exhibition Centerrera, hau da, BEC-era. Hainbat artista etorri dira, besteak beste, La Oreja de Van Gogh, David Bustamante, David de Maria, Antonio Orozco, Antonio Jose, Pasion Vega, David Civera, Dmei, Huecco, Lys Pardo, Kiko y Shara, Sergio Dalma, El Balilla, Jose Maria eta hainbat gehiago.
Sarrerak 10 eurotan daude gehi komisioak, irabazten den dirua Stop Sanfilippo fundazioari emango zaio. Parkinga erabiltzeko 6 euro ordaindu behar dira.