ERREDAKZIOA Beñat Rios eta Erlantz Alday
Gure txikitako irakaslea izan zen Beari (Zalla 1965) egin nahi izan diogu elkarrizketa.
Noiz jaio zinen?
1965.eko apirilaren 12an
Zenbat urte dituzu?
Atera kontuak...51
Non bizi zara?
Duela 16 urte Sodupera aldatu nintzen eta bertan jarraitzen dut.
Non jaio zinen?
Zallan jaio nintzen, Sodupe ondoko herri batean.
Zein da zure janari gogokoena?
Goxoa den guztia baina , jatuna naizenez dena gustatzen zait : barazkiak, frutak, arraina…
Zure lana gustoko duzu?
Bai, asko. Oso gustura nago ume txikiekin.
Non egiten duzu lan eta noiztik?
Etxaurren Ikastolan lan egiten dut, 2012tik. Baina 2009an ere bertan egon nintzen lanean.
Umeak nola portatzen dira?
Orokorrean oso ondo. Ezin naiz kexatu. Nire ikasleak oso” zintzoak” izan dira beti.
Ondo portatzen ginen gu haur hezkuntzan geundenean?
Bai, oso onak eta atseginak zineten. Beno, batzuk bihurriagoak, baina oro har formalak.
Zer egiten duzu haurrekin egunerokotasunean?
Denetik egiten dugu; ipuinak kontatu, abestu , dantzatu, jolastu …egiten dugu .
Zelan prestatzen dituzu klaseak?
Haur Hezkuntzako irakasleen artean, adinaka, adostuta dauzkagun gaiak jorratzen ditut, eta gai horiek lantzeko ipuinak, olerkiak, abestiak, esperimentuak, ekintzak … prestatzen ditut.