Ainhoa Calvo: "Beti gustatu izan zaizkit matematikak"

Erabiltzailearen aurpegia EtxaurrenFive 2016ko urt. 27a, 07:19

Ainhoa Calvó Basaurin bizi da eta 42 urte ditu. Etxaurren ikastolan matematika erakusten du. Eta ikastola hau asko gustatzen zaio. Gauza asko Ikasi ditu. Nahi baduzu gehiago jakin Ainhoari buruz hau irakurri!!!!

 

Zer Ikasi duzu?
Unibertsitatean Matematika ikasten hasi nintzen baina ez nuen amaitu.
Gizarte Hezkuntza, Psicopedagogia, Logopedia eta Musika
(kontserbatorioan) ikasi nuen. Horretaz aparte hainbat modulo ere egin
nituen: Administratibo, LAP Goi mailako teknikaria, psikiatria,
klinika… Eta ikastaro pillo bat (honetan jarraitzen dut) jakinmin
handiko emakumea naiz eta.
Hizkuntzekin hortxe nabil, baina nahiago dut modu naturalean ikasi:
kalean, bidaiatuz…

6.-Zertan lan egiten duzu?
Gazte hasi nintzen lanean, ikasten ari nintzen bitartean: azafata,
musika tresnen saltzailea, AEKn urte batzuk eman nituen. Handik orain
dela bi urte arte Hezkuntzan orientatzaile
bezala lan egin dut. Azken bi urtetan matematika irakasten ari naiz.

7.-Seme-alabarik baduzu? Edo neba-aizparik?

Ez

8.- Non Ikasi zenuen?

Leku askotan egon naiz. Txikitan mojekin ikasi nuen. Gero unibetsitate
publiko eta pribatuetan.

9.- Ondo pasa zenuen ikastetxe horretan?

Nire lehenengo ikastetxean lorategi handi bat zegoen, asko gustatzen zitzaidan handik jolastea.


10.- Zergaitik aukeratu zenuen matematika irakaslea izatea?

Betidanik eduki ditudalako gustuko matematikak.


11.- Gustatzen zaizu ikastola hau?

Bai, oso leku polita da. Naturak lasaitasuna ematen du.

12.- Jarraituko zenuke ikastola honetan?

Bai, ez daukat etxetik oso hurbil baina gustora nago.

13.- Zaila da erakustea matematika gauzak Etxaurreneko umeei?

Matematikak ez dira ulertzeko errezak, baina marrazkiekin edo gure
eguneroko adibideak jarrita dena ulertzen da hobeto.

14.-Nolakoak dira Etxaurreneko umeak?

Umeak oso jatorrak dira, denak ezberdinak eta denak bereziak
niretzat. Daukaten naturaltasuna asko gustatzen zait.


(Naia Villanueva eta Erika Sanchez 5.maila)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide