Ane zuzendaria: "Liburuekin edo naturarekin zerikusia duen lanen batean ere oso gustura ibiliko nintzateke"

Erabiltzailearen aurpegia EtxaurrenFive 2016ko urt. 26a, 16:01



1.Nor zara?
Ana Moreno dut izena.

2.Non jaio zinen?
Nafarroako herrixka batean,Alesbesen, alegia.

3.Zenbat urte dituzu?
50 urte, bete berriak.

4.Non bizi zara?
Okondon bizi naiz.

5.Zer ikasi duzu?
Irakasle ikasketak egin nituen.

6.Zertan lan egiten duzu?
Haur Hezkuntzako irakaslea naiz, baina, ikasturte honetan zuzendaritzan nabil.

7.Seme­-alabarik baduzu?Edo neba-­ahizparik?
Ez daukat seme-alabarik baina baditut hiru neba eta ahizpa bat.

8.Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Irakurtzea, kirola egitea eta lagunekin egotea.

9.Gustatzen zaizu zuzendaria izatea?
Egia esan, gauza mordoa ikasten ari naiz.

10.Noiztik zaude lan egiten ikastola honetan?
Hauxe da nire bosgarren ikasturtea Etxaurrenen.

11.Beste ikastola batean egin duzu lan? Zeintzuk?
Ikastola honetara heldu aurretik, Bizkaiko eta Arabako hainbat ikastetxetan egin dut lan.

12.Gustatu al zaizu beste lan bat?
Liburuekin edo naturarekin zerikusia duen lanen batean ere oso gustura ibiliko nintzateke.

13.Lehenengo urtean zuzendaria izan zinen? Noiztik?
Iaz hasi nintzen zuzendaritzan lanean.

14.Zein da zure maila gogokoena?
2 urteko umetxoak oso gustuko ditut.

15.Zergatik zara zuzendaria?
Tira! Norbaitek izan behar zuen! Kar, kar, kar!

16.Umeak gustatzen zaizkizu?
Bai, jakina!

17.Txikitan ikastolara joatea gustatzen zitzaizun?
Bai, primeran pasatzen nuen eta asteburuan irrikitan egoten nintzen astelehena noiz helduko.

18.Kazetaritza guztatzen zaizu?
Bai, oso gogoko dut bai egunkariak bai aldizkariak irakurtzea, erreportaiak, kronikak, elkarrizketak, iritziak... Etxera heldu orduko ere, irratia pizten dut.

 

Urtzi eta Olaia

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide