Saskibaloia
Alberto Corbachok distentsioa du eskuin hankako aduktorean. Igandeko ICL Manresaren aurkako neurketan ez zuen jokatu etaro litekeena ostiralean ez jokatzea da.
Velimir Perasavocen taldeak Khimkiren aurka jokatuko du Moskun Euroligan eta Corbachoren parte hartzea zalantzazkoa da.
Igeriketa
Gaur, ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute igeriketako Nazioarteko Eguberri saria. Donostiako Anoeta igerilekuan jokatuko den txapelketak nazioarteko igerilari onenak bilduko ditu.
Fermin Aramendik egingo du kontakizuna Asier Aldabaldetreku lagun duela, 18:00etatik aurrera.
Egilea: Amaiur Lucas