(Erika Sanchez: 10 urte)
Hurrengo urtean asiko dira Luiandon kokatuko den farmazia berriaren obrak. Botika dagoeneko eraikitzen ari diren osasun zentro berriaren ondoan egongo da. Lanak hasteko Udalak 69.919 euroko dirulaguntza eskatu du Eusko Jaurlaritzako EREIN programaren baitan.
Farmazia berriarekin Udalak eskuragarritasuna hobetzea bilatzen du, izan ere Aiaran dagoen botika bakarra Arespalditzakoa da eta bizilagunak ondoko beste herrietara joan behar izaten dira. Aldaketa honek botika eta anbulatorioa gune berean egotea ahalbidetuko du.