Pasa den ikasturtean ADRAtan elkarte etnografikoak “Gurekin jolastu nahi?” egitasmoari ekin zion jolas tradizionalak biltze aldera. Euren asmoa antzinako jolasak, behinola herriko plazan olgatu izan direnak, berreskuratzea da.
Orain proiektuaren bigarren fasearekin hasiko dira, jolas horiek kaletara itzul daitezen. Hala, datorren urriaren 6an (igandea) olgeta-jardunaldi bat egin gura dute, goiz horretarako antolaturik dagoen aukera-azoka aprobetxatuz. Horretarako, ezinbestekotzat jotzen dute Urduñako elkarte-sarea osatzen duten taldeen laguntza, guztien artean plazan egingo diren jolasak prestatzeko.
Hori dela-eta, ekimenean parte hartzeko prest leudekeen elkarteetako kide guztiei deia luzatu diete gaur, hilak 19, arratsaldeko 19:30ean FPko erabilera aniztun gelan (1. solairua) egingo den bilerara bertaratzeko. Bilera horretan parte hartzen duten pertsonen iritziaren arabera hautatuko dira egingo diren jokoak.