Eguerdiko 12:00etan txupinazoarekin batera hasiera emango zaie San Roke jaiei eta 21:00etan Morrillon ospetsuaren jaitsiera izango da. Bizilagunek egitarau oparo eta herrikoia prestatu dute adin guztietarako:
Abuztuak 15, osteguna
12:00 Txupinazoa
12:30 Buruhandiak
13:00 Pintxo potea
13:30 Txapel jaurtiketa lehiaketa
14:30 Auzo bazkaria (helduak: 9 €, haurrak: 4 €)
17:00 Mus eta igel txapelketak
19:00 Haurrentzako ipuin kontalaria
20:30 Morrillonen harrapaketa
21:00 Morrillonen jaitsiera
21:30 Afari herrikoia
Abuztuak 16, ostirala
9:30 Goizeko traka
10:00 Lore eskaintza
12:30 Meza eta kaleko nagusiei omenaldia, ondoren hamaiketakoa
13:00 Kantu poteoa kaleko tabernetatik
13:30 Buruhandiak
17:30 Jolasak: Haur Motorren Sari Nagusia, piñata
19:00 Txokolatada
20:00 Zozketa: San Rokeren miraria
20:30 Jai amaierako traka