PSEk eta EHBilduk Diputazioan dituzten ordezkariekin elkartu zen herri-plataforma uztailaren 11n eta PPkoekin duela astebete. Egindako presioaren ondorioz, azkenean EAJk ere hartuko ditu datorren astelehenean goizeko 9:00etan.
Bileraren asmoa egungo egoerak sorrarazten duen kezka jakinaraztea da eta baita alderdien parte hartze aktiboa eskatzea ere, Diputazioa Urduñarentzako konponbidea bilatzen inplika dadin.
Plataformak adierazi duenez “EAJri koherente izatea eskatuko diogu, urduñarrok esaten duguna entzutea, 1600 sinadura asko dira-eta. Gura dugun gauza bakarra hauxe da: bigarren mailako bizkaitar ez izatea. Bilbao Basketi laguntzen dioten bezala, gure herriari ere laguntza ematea”.
Plataformak oso positiboki baloratu du orain arteko ibilbidea, eta egindako lanari buruzko informazioa banatuko da etxez etxe. Horrez gain, Bilbon beste mobilizazio bat egiteko asmoa dute.