Aurtengo jaietako irudia zein izango den aukeratzeko lehiaketa martxan jarri du Urduñako Jai batzordeak. Hiru kategoria egongo dira: kimuak, haurrak eta nagusiak (15 urtetik gorakoak). 60, 50 eta 40 euroko sariak banatuko dira txikien artean eta nagusien mailako irabazleak 300 euro jasoko ditu.
Txikien kategorian formatua librea da, baina kategoria nagusian, kartelak 70x50 zentimetroko neurria izan beharko du eta euskarri gogorrean aurkeztuko da. Gaia librea bada ere, kartelek Otxomaioetako jai-giroa islatu beharko dute eta "2013ko Otxomaioak" eta "Urduña jaietan" esaldiak nahitaez agertu behar dute.
Jatorrizko lanak Kultura Etxean jasoko dira, astelehenetik ostiralera 11:30etik 13:30era, eta aurkezteko epea 2013ko martxoaren 15ean amaituko da (13:30ak baino lehen). Eginiko lanak Foru plazan erakutsiko dira martxoaren 24an, 12:00etatik 14:00etara, eta orduan ezagutuko dira irabazleen izenak.