Aurten hamazortzigarrenez zeharkatuko du Korrikak Euskal Herria. Martxoaren 14an Andoainen hasi eta 24an Baionara heldu arte. Korrikaren inguruan kultura-ekimen ugari egiten dira herriz herri eta datorren urtarrilaren 26an Korrika Kulturalari ekingo zaio Usurbilen. Egun osoko jaia izango da, egitarau oparoarekin, eta txotx erraldoia antolatu da euskara ikasle direnak eta izan direnak omentzeko.
Aiaraldetik ere autobusak egongo dira nahi duen orok joateko aukera izan dezan. Sarrerak 10 euroren truke eskura daitezke (jatekoa, sagardoa, kontzertua eta autobusa barne) Laudioko, Amurrioko eta Urduñako AEKn urtarrilaren 21era arte.