Biltzenen -integraziorako eta kulturen arteko bizikidetzarako euskal zerbitzua- eta Eusko Jaurlaritzako Immigrazio Zuzendaritzaren lankidetzarekin, Urduñako Udaleko Gizarte Ongizate Sailak atzerritartasunari buruzko hitzaldia antolatu du biharko, hilak 11.
Biltzen zerbitzuko abokatu batek atzerritartasunarekin loturiko gaiak azalduko ditu eta bertaratutakoek galderak egin edo zalantzak planteatu ahalko dizkiote. Edonork parte hartu dezake eta, besteak beste, ondoko gaiak jorratuko dira: atzerritarren eskubideak, baimenak, arau-hausteak, erregimen komunitarioa eta nazionalitatea.