Jose Maria Beaskoetxea Urduñako Alderdi Popularreko ordezkariak asteon eskatu du Urduñederra sustapen ekonomikorako sozietate publikoa behin betiko ixtea. Prentsa-ohar bidez adierazi duenez, erakundeak etengabeko galera ekonomikoa dakar Udalarentzat eta diru hori herritarren beharrak asetzera bideratu beharko litzateke, batez ere gaur egungo krisi-egoeran.
Izan ere, PPk zabaldu dituen datuen arabera, sozietatea osatzen duten sei langilerentzako soldaten aurrekontua 451.973 eurokoa da urteko. Alderdi Popularrak kritikatu duenez, Urduñederrako kudeatzaileak 92.429 euroko ordainsaria jasotzen du, "hain beharrezkoak diren beste zerbitzu batzuek, aldiz -larrialdiko laguntzek, etxez etxeko laguntza zerbitzuak, gizarteratzeko eta laneratzeko laguntzek, eta hirugarren adinekoei bideratutako laguntzek- 34.000, 88.000, 9.000 eta 8.000 euroko diru-partida, hurrenez hurren, dute soilik”.