Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa da langabea izatea eta LANBIDEn enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea. Langabe-txartela aurkeztu beharko da.
Irailaren 17, 18, 19, 20, 24, 25, 26 eta 27an emango da (astelehenetik ostegunera), Aiarako udaletxeko erabilera anitzeko aretoan (Arespalditza). Lehenengo astean 09:30etik 13:30era eta bigarrenean 10:00etatik 13:30era.
Izena emateko, deitu UAGAra irailaren 12ra arte. Telefonoa: 945260533- 111 luzapena (Tere García).
Lekuak izen-emate hurrenkeraren arabera esleituko dira eta Aiaran erroldatutakoek lehentasuna izango dute.