“Urduñan, eraso sexistarik gabeko jai parekideen alde gaude. Jaiak DENONTZAT dira, emakumeok ere gozatu nahi ditugu!” lemapean Urduñako Jai Batzordeak, Parekidetasun Batzordeak eta Udalak ondoko kanpaina abiatu dute:
KONPARTITU Jaiez eta plazako giroaz denok gozatzeko, etxeko erantzukizunak ere partekatu beharko ditugu. Etxeko zereginak eta familia-ardurak banatzen baditugu, denok izango dugu ondo pasatzeko denbora gehiago.
Lehenik…
ERRESPETATU Bakoitzak jaia nahi duenean, nahi duenarekin eta nahi duen moduan bizitzeko eskubidea du. Emakume batek EZETZ esaten duenean, EZETZ esan nahi du.
Eta ez egin ezikusiarena, zuri ere dagokizu...
SALATU Ez onartu inolako gehiegikeriarik. Indarkeria fisikoa, psikologikoa, zein sexuala jasanez gero, erabili larrialdietarako telefonoa, 112, edota informatu zaitez 900840111 telefonoan (24 orduz eskuragarri).
Kanpaina honekin bat egiten dute ere eskualdeko Udal hauek: Aiara, Amurrio, Laudio, Orozko, Arrankudiaga-Zollo eta Okondo.