Bizkaiko Foru Aldundia laster hasiko da ur gordina ponpatzeko estazioa eraikitzen. Instalazioa Santa Klarako ur-bilketatik 200 metrora kokatuko da, udal-hilerriaren ondoan, eta 250 metro kubiko ur gorde ahalko ditu (dimentsioak: 9x11 m, altuera: 4,5 m).
Azpiegitura berri horren bidez, Santa Klaran dagoen lurpeko putzua eta Delikako ur-biltegia Gartxetako baltsarekin konektatuta egongo dira. Horretarako, Landatas auzora bultzatuko da ura eta bertan egungo sarera lotuko da Gartxetara heldu arte. Ondorioz, urte osoan urez hornituko dira La Antigua, Lendoñogoiti, Lendoñobeiti, Mendeika eta Belandia, eta baita Arrastaria osatzen duten herriak ere.
Lanak egikaritzeko epea zortzi hilabetekoa izango da eta aurrekontua 1,8 eurokoa.