Kulturaren eta kirolaren alorreko hainbat elkartetako kidez osatutako Jai Batzordea lanean dabil Otxomaioak prestatzen. Aurten, baina, jaietarako aurrekontu orokorra %20 murriztu da Udalaren finantza-egoera dela eta.
Bestalde, abian da jaietako kartel-lehiaketa eta martxoaren 16ra arteko −13:30ean− epea dago lanak aurkezteko. Hiru kategoria bereizi dira: kimuak (8 urte arte), haurrak (9 eta 14 urte artean) eta helduak (gainontzekoak). Irabazleek 50, 60 eta 300 euro jasoko dute, hurrenez hurren, eta kimu eta haurren kategoriako bigarrenek, 40 euro. Horrez gain, haurren kategoriako irabazleak txupinazoa jaurtiko du umeen egunean.
Lehiaketaren oinarriak eskuragarri daude www.urduna.com webgunean edo Kultura Etxean (945 38 48 61).