Neurria otsailaren bigarren hamabostaldian sartuko da indarrean. Horrenbestez, oztopo-zutoinak jarriko dira larunbateko 14:00etatik astelehen goizeko 8:00etara eta baimendutako ibilgailuak baino ezingo dira sartu (larrialdietako ibilgailuak, zamalanak egiteko edo garajeetan sartzeko). Bitarte horretan hirigunea ibilgailuz igaro behar duten pertsonek eskuz kendu beharko dituzte oztopo-zutoinak eta, ondoren, berriz jarri. Edonola ere, aparkatzea debekatuta egoten jarraituko du.
Hasierako probaldiaren ostean, herritarrek, merkatariek eta tabernariek balorazioa egingo dute, etorkizunean jarraitu beharreko ildoak finkatze aldera.