Estatu espainiarreko Industria Ministerioak berriki azaldu duenez, Garoñako Santa Mariako zentral nuklearraren bizitza baliagarria beste 6 urtez luzatzeko asmoa dute. Beraz, 2013an beharrean 2019an itxiko litzateke. Garoñaren eragin-eremuan dago Urduña eta horrek arriskua dakar ingurumenarentzat nahiz osasun publikoarentzat.
Hori dela eta, zentral nuklearra lehenbailehen ixtea abiapuntutzat duen mozioa aurkeztu zuen Bilduk atzoko udalbatzan eta zinegotzi guztiek (11) mozioarekin bat egin zuten. Horrez gain, Alderdi Popularrak emandako boto partikularraren edukia, bere osotasunean, mozioaren testuari eranstea erabaki zen.