Exbasa-k bere gain hartu du obraren egikaritzea –Urduñara sartzeko biribilguneak ere enpresa horrek egin ditu– eta, aparteko gertaerarik izan ezean, lanak 2012ko uztailerako amaituta egongo dira, egikaritze-epea zortzi hilabetekoa baita.
Obraren planifikazioan jasotzen dira ibilgailuen trafikoaren eragina minimizatzeko eta etxebizitzetarako sarbide egokia bermatzeko konponbideak, betiere BFAko Herri Lan eta Garraio Sailaren gainbegiratzepean.
Lehenengo bi fasetan errepidea puntu horretan estutuko eta trazatua aldatuko da. Hirugarren fasean trafikoa Ibazurra auzotik desbideratuko da hilabete batez.
Aurrerantzean, obrari buruzko jakinarazpenak udaleko webgunearen eta Zikoina aldizkariaren bidez egingo dira.