“Aiaraldeko gazteria independentzian ontziratu eta munduari bira emateko” nahia erakutsi zuten atzo Aiaraldeko Gazte Independentistek emandako prentsaurrekoan. Hala, azaroaren 26rako hainbat ekintza iragarri dituzte: mahai-ingurua, poteoa batukadaren erritmoan, bazkaria, jokoak, manifestazioa, parrilada, kontzertuak… Ekintza guztiak plazan izango dira eta karpa jarriko da.
Bazkarirako tiketak 10 eurotan salgai egongo dira Mugalde (Urduña), Txokogorri (Amurrio) eta Ilargi (Laudio) tabernetan. Tiketarekin batera, kamiseta bat emango da opari.
Egun berezi horretarako bideoa prestatu dute gazteek eta Apurtu arte musika-talde amurriarrak kanta konposatu du.
Gazte jaiki kanta entzuteko: http://www.goear.com/listen/20e800b/gazte-jaiki-independentzia-eraiki-apurtu-arte