Urduñako edozein elkarte edo taldek eta 14-30 urte bitarteko pertsonek parte hartu dezakete. Gazteentzako bakarrik diren ekimenak proposatu beharko dituzte eta ideiarik onenak sarituko dira. Ekimenak antolatzeko eta garatzeko orduan aintzat hartu beharreko alderdiak:
- Urduñako gazteen parte-hartzea sustatzea.
- Zeharkako ekintzak, hala nola, euskara, genero-ikuspegia eta kulturartekotasuna bultzatzen direla bermatzea.
Sariak bi kategoriatan banatuko dira:
- Elkarteak eta kolektiboak: 2.000 euro ekimenik onenarentzat
- Banakoak: netbooka 1. eta 2. ekimenik onenentzat
Era berean, elkarte eta kolektiboen kategoriako saridunek jarduera 2011. urtean gauzatu beharko dute.
Ekimenak Kultura Etxean aurkeztuko dira 2011ko ekainaren 15etik irailaren 30era arte. Horrez gain, gutun-azal itxi batean parte-hartzailearen datuak adieraziko dira (izen-abizenak, NAN, telefono zk., posta helbidea eta helbide elektronikoa).
Informazio gehiago eta lehiaketaren oinarriak: Kultura Etxean