Duela hilabete inguru martxan jarri zituzten baratz eta lorategi ekologikoak. San Martingo gazteluaren ondoan (zahar etxearen aurrean) mahatsondoak (hondarribi zuri), arakatza, mugurdiak, andere-mahatsak eta irasagarrondo bat landatu dituzte. Bestalde, Tras Santiago bidean (harresiaren ondoan) bertako fruta-arbolak ez ezik (sagarrondoak, aranondoak, gereziondoak eta madariondoak) landare aromatikoak ere jarri dira.
Boluntarioek lan egingo dute ortu eta lorategi hauetan, larunbatero 10:30etik 13:30era eta asteazkenero 17:00etatik 20:00etara San Martingo gazteluaren ondoan.
Era berean maiatzaren 25ean, asteazkenean, eskarmentu handiko baratzezain Arantza Arrienekin ortu ekologikoa planifikatu eta landatuko da.