Bizkaiko hainbat txokotatik igaro ondoren, Urduñara heldu da Luis Pérezen bilduma partikularra. Munduko bost kontinenteetako harizko musika-tresna bitxiak, naturak eskaintzen dizkigun materialekin eginak, biltzen ditu erakusketak. Mota horretako instrumentuen ondarea aberatsa den seinale.
Erakusketa honela deskribatzen da: “Denboraren poderioz, musika-tresnen formak liraindu egin dira edertasunari bidea emanez, gero eta material hobeak erabili dituzte, tokian tokiko baliabideen arabera, eta jotzeko moduak ere etengabe hobetu dira, zenbatek birtuosismoa ere erdietsi duela. Izan ere, artisten eskuetan, musika-tresnak bidelagun izaten ditugu otoitzean, maitasunean, gerretan, jaietan, jaiotzan eta heriotzan; hitz batean, bizitzako funtsezko uneetan”.
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00
Larunbat eta jaiegunetan: 12:00-14:00