Maider Galarzak Marokoko istorio eta hitzez jantzi zuen Kultur Etxea. Giro arabiarrean murgil zitezen, buruan zoko bat irudikatzeko eskatu zien entzuleei ipuin-kontalari irundarrak. Usainak, barazkiak, eskegitako haragia, koloretako txilabak, jendearen zalaparta, dendarien eskaintzak... Gero, klarion batekin zirkulu bat egin zuen zoruan, oraingoan bera zen zokoaren bazter batean kontu-kontari zebilena.
Maiderrek kontatutako ipuinetan, nola ez, sultanak, bisirrak, igarleak eta lapurrak ziren protagonista, baita umoretsu eta, aldi berean, xaloa zen gizon bat ere, ipuin kontalariak Pernardo Amezketarrarekin konparatu zuena.
Azkeneko ipuina bukatuta, kontalariak aurretik zoruan pintatutako zirkulua ezabatu eta nahi bestetan pinta eta ezaba zitekeela esanez amaiera eman zion saioari.