Garai honetan onddoak eta zizak protagonista dira gure eskualdeko hainbat txokotan, horien artean, Urduñan. Atzo, goizeko 11etatik aurrera, XVIII. erakusketa mikologikoari hasiera eman zitzaion eta eguerdi partean Peña de la Barcako kideek prestatutako onddoak dastatzeko aukera egon zen, Errioxako ardoaz lagunduta.
Horrez gain, Urduñako, Arrastariako eta Aiarako produktuak erakusgai egon ziren eta jada hamargarren aldiz antolatutako urritz-makilen lehiaketak parte hartze zabala izan zuen.
Argazki gehiago ikusteko, klikatu hemen.