Mugalde Kultur Elkarteak antolatuta, Orozkoko Garrafa Kultur Elkarteak garrafaren gaineko hitzaldia –dela edabeari dela ontzia berari garrafa deritze– eman zuen atzo arratsaldean.
Elkarte orozkoarreko hiru kideren azalpenekin garrafaren historiaz bestalde, garrafa motak ezagutzeko, garrafaren biraderari eragiteko eta, noski, edabea dastatzeko parada egon zen. Hala, badakigu Txarlazo mendian elurra nahiz leia hartzen zela aipatutako edabe freskagarria egiteko.
Hitzaldi honen xedeetako bat oso polita den ohitura hau Urduñan berreskuratzea da, gainera, garrafako ontzi bat egiteko nahia azaldu zuenik ere bazegoen. Ea etorkizun hurbilean urduñarrek ere garrafaren festarekin bat egiten duten!