Antigua auzoko jaiak oso parte-hartzaileak izan dira betidanik, askotariko ekintzez beteak.
Gaur goizean patata-tortilla lehiaketa egon da eta antolatzaileek emandako patatak zuritzen eta tipulak txikitzen ikusi ditugu sukaldariak eta beren laguntzaileak. Guztira 13 tortilla aurkeztu dira. Hiru epaimahaikideek tortillen zaporeaz gain, kolorea eta itxura hartu dituzte kontuan eta sariak banatzeko orduan, emakume talde batek sekulako sorpresa hartu du eurak izan baitira hiru sariak jaso dituztenak. Eta, nola ez, pozarren ospatu dute.
Arratsaldean jai-giroak jarraitu du mozorro lehiaketarekin, iluntzean urtero-urtero egiten den auzokideen afaria egongo da eta gaua dantzan bukatuko dute Izena taldearekin.