Iragan urteko maiatzean hasi ziren BI-2521 Urduña-Altube (Barrerilla) errepidearen zati bizkaitarra konpontzen Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzazioarekin. Mendate hau Urduña eta Gasteiz arteko konexiorik garrantzitsuena da, 645 metroko altuera du eta guztira 5 kilometroko luzera. Zati bat Bizkaiarena da bestea, ordea, Arabarena. Errepidea nahiko egoera kaxkarrean zegoen eta zuloz beterik.
Urtebete pasatxo iraun duten lanak amaitu berri dituzte: bidezorua hobetu ez ezik, arekak eta lurrari eusteko hormak jarri dituzte, bihurgune batzuetan babesak ere bai. Denera, 1,5 milioi euro behar izan dira Bizkaiko zatiari dagozkion 3 kilometro horiek konpontzeko.