1936ko urriaren 7an Jose Antonio Agirre Eusko Jaurlaritzako aurreneko lehendakari izendatu zuten. Aurten Agirre lehendakaria hil zeneko 50. urteurrena ospatzen da eta, horretarako, EAJ-PNVk omenaldiak antolatu ditu hainbat udalerritan.
Atzo Urduñako Josefinoen Ikastetxean –Jose Antonio Agirreren garaian Jesuitak zeuden bertan, eta han egin zituen berak ikasketak– gorazarre egin zitzaion lehen lehendakariari eta ekitaldira Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzalea ere bertaratu zen. Eguerdiko ordu bat eta erdietan meza egon zen ikastetxeko kaperan eta gero, ohorezko aurreskua eta bazkaria.
Komunikazio leihoa izaki, Aiaraldeak ere bertan egoteko asmoa zuen eta aldez aurretik zinegotzi bati horren berri eman zitzaion. Meza grabatzeko ez ziguten oztoporik jarri, baina antolatzaileetako batek esan zigun bai omenaldia bera bai bazkaria pribatuak zirela. Beraz, ez genuen azken hauek grabatzeko aukerarik izan.