Egun handia atzokoa urduñarrontzat. Euskal jantzi dotoreenekin eta apaingarri hoberenak jantziz atera ginen hiritarrak goizean goizetik kalera. Eguerdian, herri-kirolzaleentzako zita bikaina: urrezko aizkolarien arteko norgehiagoka.
5 modalitatetan 16 enbor moztean zetzan lehiak Lopez Azpilikueta eta Arrospide izan zituen garaile; horiek sailkatu dira, beraz, finalerdietara.
Musikakere bere lekua izan zuen egunean zehar. Goizean, Urduñako Santa Zezilia bandaren kalejirak esnatu gintuen, arratsaldean Txalogorri txarangak gure hiriko kaleak alaitu zituen eta gauean Gazte Asanbladak antolatutako kontzertuez gozatzeko aukera bikaina izan genuen Abra Kadaver, Sokaide, Versen eta Txapelpunk taldeen eskutik.