IRITZIA

Gure esku dago ondo pasatzea

Erabiltzailearen aurpegia Euskotarrak 2022ko abu. 8a, 06:30

Festarik gabeko urte hauen ondoren, edozein amurriarrek bezala, gogo handiz hartuko ditugu egun hauek.

Euskotarrak kuadrillatik jendea animatu nahi dugu datozen egunetan egingo diren ekitaldietan parte hartzera. Jai indartsuak izateko, oso garrantzitsua da rol aktiboa izatea, gure esku dago ondo pasatzea. Askotan, batzuek ez dakite nola parte hartu edo nola lagundu kuadrillari. Baina, edozein zalantza izanez gero, gurekin harremanetan jar daitezke gure sare sozialen bidez edo karrozak egiten diren tokira bertaratuta.

Jende guztiak du lekua festetan, txikienetatik hasi eta zaharrenetaraino. Urteko une honetan, adin desberdinetako pertsonak elkartzen gara, eta lotura asko sortzen ditugu gure artean.

Aurten egitarau betea dugu, jende guztiarentzako ekitaldi ugarirekin eta jai herrikoien egitarau oparoarekin

Oso garrantzitsua da ekitaldi guztietara bertaratu eta parte hartzea: koadrilen aurkezpenean, txupinazoan, kuadrillako bazkarian, zurrakapotean, kalejiretan, kuadrillen jolasetan, trikipoteoetan... eta beste hainbat jardueretan.

Karrozetan parte hartzera ere animatzen dugu bereziki, mende erdi baino gehiagoko tradizioaren ondoren, kuadrillok ilusio eta ahalegin handiz egiten jarraitzen baititugu, guztiok gozatu dezagun desfilearen egunean. Kuadrillarik gabe jaiak ez lirateke ezagutzen ditugun moduan izango.

Gora Amurrioko Jaiak!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide