[IRITZIA] Koronabirusa eta hezkuntza inekitatea

Ilustrazioa: Maitane Gartziandia (Argia.eus)

Koronabirusak klase sozialaz ez duela ulertzen esango dute askok. Are gehiago, batzuek osasun kontuan klase sozialak parekatu dituela azpimarratuko dute. Nik ordea, koronabirusak hainbat esparrutan klase sozialen arteko bretxak handitu eta egunak pasa ahala gehiago handituko dituela esaten dut. Azken egunetan, irakasleak eskolak Internet bidez ematen ari direla irakurri eta entzun dugu hedabideetan. Baina, ikasle guztiek eskola horiek jaso al dituzte? Zer gertatzen da Internet edota ordenagailurik ez dutenekin? Denok baliabide teknologiko berberak ditugula onartzea oso ausarta dela uste dut. Nire ustez, COVID-19ak bretxa digitala handituko du eta horren ondorioz, hezkuntza inekitatea handituko da.

Maiz entzuten dugu etengabeko garapen teknologikoak eta bere aplikazio ezberdinak jendartearen ongizatea hobetzen duela. Baina onura horiek ez daude guztion eskura eta, hain zuzen ere, hori da bretxa digitala, teknologia edota Internet eskuragarritasuna desorekatua edo ezinezkoa izatea. Horregatik, edonor Internetera konekta daitekeela ziurtzat hartzea oso akats larria da, eta argi geratzen ari da, koronabirusa ailegatu denetik.

Badira 2 aste baino gehiago ikastetxeak korrika eta presaka itxi zirenetik. Ordutik irakasleak zein ikasleak ‘on-line’ bidezko eskolak ematera behartuk izan dira. Batzuk, ordenagailua koaderno gisa erabiltzen ohituta zeuden, ikastetxeetan aurretik erabiltzen baitzuten; beste batzuk moldatu edo moldatzeko bidean daude, eta beste batzuk, boligrafo eta betiko koadernoak motxilatik atera gabe daude. Azken hauek, ez dira ikasle traketsak ezta
kronabirusa dela-eta, oporretan daudenak, euren etxean bailabide teknologikorik ez duten ikasleak baizik. Hau da, etxean Internet edota ordenagailurik ez duten ikasleek ezin dute ikasi. Beraz, argi geratzen da testuinguru honek hezkuntza inektitatea betikotzen duela. Berriz ere, egoera sozioekonomiko zaurgarrian dagoenak ondorio larrienak paraituko ditu, berriz ere hezkuntza-sistemak xumeei aukera gutxi eskaintzen dizkie eta egoera zaugarrian dagoenak egoerari aurre egiteko zailtasunak baino ez ditu topatzen berriz ere.

Orain arte, ez dut inor entzun galdetzen ea nola egin behar dioten aurre egoerari ‘on-line’ klaseak jaso ezin dituzten ikasleek. Ikasturtea amaitutzat eman behar dute? Zer mezu bidaltzen ari diegu ikasturtean esfortzu handia egin dutenei eta orain, euren egoera sozioekonomikoagatik, aurrera egin ezin dutenei? Beti pentsatu dut, hezkuntzak inklusiboa izan behar duela, hezkuntzak ezin duela inor atzean utzi. Hezkuntza pertsona garatzeko ezinbesteko tresna dela pentsatzen dut, baina argi dago hezkuntza sistemak ez duela hori guztia bermatzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide