Saharako emakume gisa, badakit zein garrantzitsua den herri moduan hizkuntza propioa izatea. Baita bizirik mantentzeko egin behar den lana ere.
Nire kasuan, bi alaba eta seme bat ditut. Nik ez dakit euskaraz hitz egiten, baina orain hemen bizi naizenez, nire haurrek euskaraz ikastea erabaki nuen. Euskara ezezaguna bazait ere, babesa ematea inportantea iruditzen zait.
Aurten, Orozkotik ere igaroko da Korrika. Euskaradunak ez garenok ere izango dugu ekimenarekin bat egiteko aukera. Niri ilusio handia egiten dit, eta seguru nago beste askori ere bai. Hizkuntza baten bueltan nabarmenduko da berriro giro alaia eta poza, Korrika oso parte hartzailea delako. Euskara belaunaldiz belaunaldi indartzea gustatuko litzaidake, Saharako hizkuntza bezala, egunen batean bi herri aske izateko.
Gora Korrika!