Oro har esanda, euskaldunok urrunduak ditugu ametsak eta errealitateak. Eta "euskaraz bizi nahi dut" leloaren atzean batzuetan berezitasuna dago, mundutik kanpo dagoen egoera idealizatu irreal bat. Horrekin, nire ustez, nekez iritsiko gara behar ditugun kanpoan dauden esparruetara. Euskaltzaleak eta militanteak izan baditugu: aitzitik, horretatik kanpo dauden euskaldun desaktibatuak dira helburu. Euskara ez zaielako erakargarri, ez delako baliagarri are gutxiago interesgarri... Zergatik? Arazoa euskaldunongatik hasten da: euskararen dogman sinesten dugu baina ez gara praktikanteak egunerokoan. Hausnarketa pertsonal bat esateko zergatik asko eta askoan erabiltzen dudan gaztelania eta adierazteko euskara gozatu nahi dudala aske, leku irekietan eta ez indioentzako erreserbetan. Irekiera eta ez itxiera. Bekatari eta ez santua.