Martxoan hasi zen sinadura-bilketa kanpaina hau. Fracking-aren debekuaren aldeko Herri Ekimen Legegilearen aldeko kanpaina bat da. Euskadin hidrokarburo ez konbentzionalen bilaketa ere bultzatu nahi du.
Orozkoarrek euren sinadurekin ekimen hau bultzatzeko aukera izango dute, maiatzaren 16an, ostirala, 17:30etatik aurrera Zubiaur Plazan karpa bat jarriko baita sinadurak jasotzeko agiri ofizialekin Orozko, 2014ko maiatzak 9.
2013ko urtarrilean “Fracking Ez Araba” plataformak Herri Ekimen Legegile bat aurkeztu zuen Euskadi Autonomia Erkidegoan fracking-
a eta hidrokarburo ez konbentzionaleko erauzketak debekatzeko.
Herri Ekimen Legegile bat sinadura-bilketaren bitartez aktibatzen den legezko tresna da. Herri-partaidetzan oinarritutako mekanismoa da, herritarrek zuzenean euren borondatea azaltzeko aukera ematen duelako.
Ekimen legegilearen testua laburra, zuzena eta zehatza da helburu argi bat
duelarik: Euskal Autonomia Erkidegoan fracking-aren teknika eta baliabide
ez arrunten erauzketak debekatzea.
Erronka handia suposatzen du 4 hilabetetan 30.000 sinadura bildu behar direlako ekimena Eusko Legebiltzarrean onartu eta bertan dauden talde politikoek eztabaidatu dezaten.
Horregatik, plataforma kontaktuan jarri da fracking-aren teknikaren aurka azaldu diren erakunde, elkarte eta taldeekin jarri da kontaktuan plataforma eta sinadurak biltzeko kanpainak burutzen ari dira Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat herritan.
OROZKON
Orozkoko Udala fracking-aren teknikaren kontra azaldu zen 2013ko apirileko osoko bilkuran.
Bertan teknika honen kontrako mozio bat aho batez onartu zuten herriko partidu politiko guztiek eta Orozko Fracking gabeko udalerrideklaratu zuten.
Orozkoarrek euren sinadurekin ekimen hau bultzatzeko aukera izango dute, maiatzaren 16an, ostirala, 17:30etatik aurrera Zubiaur Plazan karpa bat jarriko baita sinadurak jasotzeko agiri ofizialekin.
Udalak teknika honen contra dauden herritar guztiak animatu nahi ditu karpara hurbiltzeko, informatzeko eta sinatzeko.