Jende gutxik nahi du kirol gutxituak desagertzea. Baina, nork egiten du zeozer hau ez gertatzeko? Lau urtero, Joko Olinpikoekin batera oroitzen gara futbola izan ezik, saskibaloia, txirrindularitza, esku pilota, arrauna, Formula 1, tenisa, eta beste kirol asko ere badaudela.
Kirol hauek administrazioen aldetik diru laguntza irrigarriak jasotzen dituzte eta hauek dira laguntza benetan behar dituztenak.
Badira gure artean kirolari oso onak. Ez bakarrik Euskal Herrian, baita Aiara eskualdean ere.
Eta, hurbil egon arren,guztiz ezezagunak dira.
Javier Ruiz de Larrinaga (Ziklokrossa), Eli eta Patri Pinedo (eskubaloia), Julian Sanz (ultracicling), Fernando Eguiluz (BTT), Ibai Ruiz (Kick-boxing), Olga Artiñano (Sokatira)... Bakoitza bere kiroletako kirolari onenen mailan dago.
Gutxienen kirol horietako askok beste kirolek baino sakrifizio, diziplina eta ardura askoz gehiago eskatzen dute.
Kirolari hauek, gainera, entrenatu baino lehen, edo entrenatu eta gero, lan egitera joan behar dute.
Egununeroko lan guztia, ez dute diruagatik edo ospeagatik egiten. Kirolarekiko zaletasunagatik egiten dute.