Dena ez da ona kirol batek gorakada handi eta azkarra izaten duenean, ez kirol hori praktikatzen dutenentzat, ez federatuentzat, ez lasterketentzat, ezta jarraitzaileentzat ere.
Mendi lasterketen kontrolik gabeko igoera nabarmen hau ondorio kezkagarriak sortzen hasi da, eta jarraibide, arau edo legerik jartzen ez bada, kalte handiak jasango dituztenak gure mendiak izango dira. Lasterketa masibo batzuek, edukazio txarreko zenbait lasterkarik, edo ingurumenarekiko konpro-misorik ez duten hainbat erakundek higadura, gaixotasunak eta erasoak sortu ahal dizkiote ingurumenari, egoera ez-eredugarriak sortuz.
Nire ustez, instituzioek gure herriko egoera aztertu beharko lukete, eta areago, ingurume¬na eta parke naturalak babesteko aitzindariak diren herrien egoerak aztertu beharko lituzkete, besteak beste, Estatu Batuetakoa.
Horrez gain, mendi lasterketetan kultura aurreratua duten herrialdeen egoera ere aztertu beharko lukete, Frantzia eta Italiakoak, esaterako. Instituzioek irtenbide irmoa ez hartzea eta zorrotz, zentsuratzaile eta debekatzaile jartzea kaltegarria litzateke kirolarentzat, zaletuentzat, jarraitzaileentzat eta lasterkarientzat.
Beste behin ere, eta honezkero badira batzuk, arazo honek aterabide elkarrizketatua eta negoziatua behar du. Baten batek esan bezala, negoziazio onena bi aldeetako inor pozik irteten ez dena izaten da.