Aiaraldean ez gara gutxi mendiarekin lotutako kirolak maite ditugunak. Kirol horiek (mendi lasterketak, mendi duatloiak, abentura raid-ak…) kirol gutxituak dira, eta, kasu gehienetan, kirol gazteak dira. Horregatik, zoritxarrez, kirol horietan lehiatzeko gure ingurutik urrun joan behar izaten dugu, gehienetan.
Aiaraldean, zorionez, disziplina horietan lehiatzeko gero eta aukera gehiago ditugu, urtero. Horrek poztu egiten gaitu, noski, baina bestalde, ez dut uste ona denik asteburu berean Gorobel mendilerroan hiru lehiaketa egitea; horixe gertatu zen irailaren 20 eta 21eko asteburuan:
Irailaren 20an, goizeko 10:00etan, Trail-parapente Duatloia: Tertanga - Frailea haitz-punta (bertan behera geratu zen eguraldi txarragatik)
Irailaren 20an, goizeko 10:00etan, Aiaraldea Raid abendura: Arespalditza - Gorobel mendilerroa
Irailaren 21a, goizeko 10:30ean, Mendi Duatloia: Urduña - Txarlazo.
Koordinazio apur bat, mesedez!!!