Euskara praktikatzeko euskaldun berrien ohiko beldurretako bat hauxe izaten da: euskara menderatzen duen jendearekin edo jendaurrean hitz egitea, eta, ondorioz, hizkuntza- rekiko kontrol falta sentitzea.
Euskara nork dakien ez jakitea izan ohi da gure hIz- kuntza erabiltzeko beste arazo bat.
Oztopo hauek saihestu eta euskararen erabilera bermatzeko sortu zen Berbalagun egitasmoa.
Berbalagunak euskara maila desberdina duten pertsonez osatutako taldeak dira; horien helburu bakarra euskara praktikatzea eta euskaraz bizitzea da, astero jarduera zehatz bat eginez.
Amurrion, urte batzuk dira ekintzak antolatzen dituztela, eta horregatik, egitasmo horiek eta mendiko lasterketen booma aprobetxatuaz, berbalagun egitasmoa hasi zen duela hilabete, menditik korrika eginez.
Jardueraren ideia honakoa da: larunbatero, goizeko 9etan, gasolindegi ondoan geratzea Babiora igo eta jaisteko (motelenaren erritmoan, batzuetan korrika eta besteetan oinez), baina den-dena euskaraz.
Eta nola ez, honetarako ere whatsapp taldea daukagu. Beraz, animatu zaitez eta etor zaitez mendira euskaraz!!! (Whatsapp antolatzailea: 672457635)