Lasterketa gazi-gozoa Lesothoko Ultratrailekoa

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Barañano 2015ko abe. 15a, 13:13

Argazkia: Vicente Contreras Azaroaren 28an Lesothoko Ultratrail lasterketan izan ginen lau amurrioar. Bakoitzak bere erara parte hartu zuen: Eneritz Ugarte logistikaz arduratu zen eta lasterketaren jarraipena egin zuen, Vicente Contrerasek argazkilari lana egin zuen, Xabi Alonsok 38 km-ko lasterketa egin eta grabatu zuen eta nik, Gaizka Barañano, 50 km-koan egin nuen korrika. Lesotho Hegoamerikan dagoen herrialde bat da. Hegoafrikarrek mendietako herrialdea deitzen diote. Ez dauka kostalderik eta azaleraren %80a 1.800 metrotik gora dago. Lasterketa Maliban egin zen, leku ikusgarria benetan. Bertako mendiak Pirinio edo Alpeetakoak bezain ederrak dira eta lasaitasunak, bakartasunak eta masifikatu gabeko landa-eremuak berezi egiten dute paraje hori. Lasterketa bera, yankee estiloan prestatuta, izan zen guretzako berezitasunik handiena. Ez oso masifikatua, markaketa xumeagoarekin, antolakuntza ez profesionala baina lagun arteko giroarekin; hori izan zen niretzat politena. Hasteko, banekien faborito handiak alde handia aterako zidala. Lucky Miya izeneko lasterkari hegoafrikarra da, errepideko maratoian 2 ordu eta 16 minutuko marka daukana. Gainera, lasterketako 10 km 3.000 metrotik gorako altuera batean egin beharrekoak ziren eta horrek eragin handia izan dezake ohituta ez dagoen norbaitentzat. 38 eta 50 km-ko lasterketak aldi berean irten ziren, beraz, ezin ziur egon zein posiziotan nengoen. Lehenengo kilometroetan aurreko laukotearen atzetik zihoan bigarren taldean kokatu nintzen. Behin lehenengo igoera hasita 4. lekuan jarri nintzen (nire lasterketako 2. edo 3.), baina hizkuntzarekin akats bat izan nuen eta horrek nire lasterketa baldintzatu zuen. Nik banekien 8., 12., 16. eta 38. kilometroetan hornidura geneukala, baina nire ingeles maila baxua dela eta, ez nuen ulertu 16. kilometroko hornidura erreka bateko ura zela; eta niri ez zitzaidan burutik pasa ere egin errekatik ura hartzea. Akats horren ondorioz, 16. kilometrotik 38.era ezin izan nuen ezer hartu, eta horrek atzeratu egin ninduen; nire lasterketan 2. edo 3. egotetik 6. edo 7. postura pasa nintzen. 38. kilometroan zerbait hartu ahal izan nuen eta azken 12 kilometroak gogotsu egin nituen. 4. heldu nintzen helmugara, 3. korrikalaria baino minutu bat pasatxo beranduago. Beste gorabeheraren bat ere izan nuen; nire blogean duzue kronika zehatzagoa: ISFko Afrikako Koparako puntuak lortzen diren lasterketa honek zapore gazi-gozoa utzi zidan, baina sentsazio berezi eta politak ere. Lasterketari buruzko informazio gehiago: Ultratraillesotho Nire blogean duzue kronika zehatzagoa http://mendikolasterketak.blogspot.com.es/2015/12/lesotho-ultra-trail.html

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide