IRITZIA

Paro eskubidea urratua: autoritarismoari kaña!

Erabiltzailearen aurpegia Galder Calavia Barron 2021ko ots. 28a, 07:23

Aiaraldeko Ikasle Abertzaleakek eginiko elkarretaratze baten irudia.

Argi ikusi bezala, COVID-19ak areagotutako krisi kapitalistak gogor jo du 2020-21 ikasturtea. Krisi estruktural bezala identifikatuta, gure bizitzen esparru guztietara heldu izan da. Hezkuntza barne. Ulertu beharra dago ikasgeletan osasun bermerik baldin ez badaude, hezkuntzak kalitatea galduko duela. Gainera, hori gutxi balitz, egunerokoan oinarrizko eskubideen urraketak eta jarrera autoritarioak ematen ari dira ikastetxeetan. Hala ere, aipatu behar dut, autoritarismoaren existentzia bera ez dagoela pandemiarekin lotuta, baizik eta, aurretik ere ematen zela, ikasleok etorkizuneko langileriaren bizi ohiturak modu
bortitzean txertatzeko helburuz, alegia.

Ikastetxeetako eguneroko egoera ez da Hezkuntza Delegaritzak edo zuzendaritza taldeek erakusten dutena. Izan ere, pandemia aitzakiatzat erabili izan da ikastetxeetan hartutako neurrien izaera arbitrarioak defendatzeko. Ikasleon kontrako gehiegikeriak zein tratu krudelak areagotu dira, hartutako erabakiak masa zabalen aurrean zuritzen eta lejitimatzen saiatu bitartean.

Aipatutako jarrera autoritarioen adibidea ere badugu eskualdean, zehazki, Laudioalde BHIn emandakoa. Aiaraldeko Ikasle Abertzaleaketik martxoaren 3rako plangintza zehazten geundela, paroa eskatzea erabaki genuen, hitzaldi bat burutzeko. Baina, hasieran arazorik eduki ez bagenuen ere, hurrengo egunean zuzendaritzak langileon memoria landu ahal izateko prestutasuna eduki beharrean, askatasun politikoen aurkako jarrera izan zuen. Paroak eskatzeko prozedura ohikoa ez zuten ireki nahi (ordezkarien bidez tramitatzea). Kontrara, gure militante bati ikastetxearen 25 klaseetatik pasatzea exigitu zioten.Zuzendaritzako kideek badakite lan hau egitea ezinezkoa dela, beraz, haien asmo bakarra paroa oztopatzea da. Gainera, ez da horrelako egoerekin topatu garen lehenengo aldia. Hain zuzen ere, 2020ko irailaren 15erako deitu genuen greba eskaerari ere trabak jarri zizkioten, eta ezin izan zen konbokatu.

Autoritarismo kasu hauen aurrean, klase elkartasuna izan behar da gure jardunaren oinarria, eta, zapalduok gure kideen defentsa antolatzeari ekin behar diogu. Ezin gara gure eskubideak beste inork defendatuko dituen esperoan egon. Horregatik, ematen diren erasoen aurrean, denon egin beharra da elkartasunaren eta batasunaren oinarrien baitan antolatzea. Aipatutako guztiagatik, martxoaren 25erako deitu den borroka egunera batzen gara. Kaleak hartuko ditugu, alde batetik, hezkuntzaren egoera tamalgarria salatzeko, eta bestalde, autoritarismoa ahalbidetzen duen bitarteko oro deuseztatzeko.

Ikasle langileon batasunaz, autoritarismoari kaña!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide