IRITZIA

Hezkuntzaren dekadentzia, ikasleon miseria!

Erabiltzailearen aurpegia Galder Calavia Barron 2022ko urt. 15a, 06:00

Ikasle Abertzaleaken elkarretaratze baten argazkia. / Aiaraldea.eus

Egungo testuingurua kapitalaren balio-metaketaren ziklo berri batean kokatu behar dugu. Izan ere, langile klasearen bizi baldintzen okertzea ez ezik, hezkuntzaren kalitatearen dekadentzia ematen ari da ere. 

Horren isla da %16ko eskola-uzte tasa altua. Horretaz aparte, bestelako adierazleak ere badaude. Alde batetik, hezkuntza zerbitzuen murrizketa, gure eskualdean mahai-gainean dagoena. Adibidez, Zabaleko Ikastetxea ixteko agindua, edo Latiorroko Ikastetxea jantokiko zerbitzurik gabe uztea. Eta, bestalde, ikasleriaren beharrei erantzuteko ageriko ezintasuna, esaterako, klase partikularren gorakadarekin.

Lehenengoari dagokionez (zerbitzuen murrizketak), esan beharra dago ikasle langileon bizi zein ikas baldintzak okertzen dituela. Murrizketa horien zergatia ulertu ahal izateko, kontuan hartu behar da behin zerbitzu bat errentagarria izan baino, gastu bat bihurtzen denean; zerbitzu hori kendu egiten zaiola langile klaseari. Honi gehitu behar zaio, familien gaitasun ekonomikoa behera doan bitartean, bizitzen garestitze etengabe bat ematen ari dela. Horren adibide da, 2004. urtetik familien gastua hezkuntzarekiko %50 hazi egin dela. Beraz, logikoa den moduan, horren ondorio litzateke langile klaseko familiek ezin izatea ikasketa prozesua aurrera eramatea.

Bigarrenari lotuta, klase partikularren gorakada da horren isla. Horren kausatzat, gaur egun ikasketa prozesua aurrera eramateko dauden zailtasunak hartuko lirateke. Horri gehitu behar zaio ikasle langileok jasaten dugun presioa irakasgaiak gainditzeko. 

Hori dela eta, beharrezko bihurtu dira klase partikularrak askorentzat. Egoera hau hobeto ulertu ahal izateko, bi datu hauek ezinbestekoak dira: pandemia hasi zenetik 3 aldiz handitu da klase partikularren eskaera eta orduko 14€ ordaintzen dira bataz beste. 

Beraz, gastu ekonomiko handia bihurtu dira langile klaseko familientzat. Honen ondorio nagusiena da, familia pobreenek aukera galtzea haien seme-alabek behar bezala ikasketa prozesua aurrera eramateko.

Azaldutako bi egoeretatik ateratako konklusioa nabaria da: langile klasea kanporatua izaten ari da hezkuntzatik, bizitzaren garestitzea aurrera doa eta. Ikasketa mailak ekoizpen-katean rol bat esleitzeko balio du, horregatik, hezkuntzaren aldaketa estruktural hauek balio dute gizartearen sektore handi baten lan-indarra debaluatzeko, eta beraz, haien bizitza eredu proletarizatu batera kondenatzeko. Aipatutako guztiagatik, gure lana hezkuntzaren gaineko langile kontrola ezartzea da; sistema kapitalistak hezkuntzaren gaineko kontrolaren aurrean. Honek suposatzen du, hezkuntza kapitalista jo puntuan jartzen ez duten kritikak alde batera utzi behar izatea. Hezkuntzan burgesiak duen hegemonia zalantzan jartzen ez den heinean, ez da langile klasearen interesik bermatuko. Horregatik da hain baliotsua Ikasle Abertzaleakek egiten duen lana; hau da, ikasle langileon beharrak defendatzeko lana.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide