2016ko Martxoaren 6an “Yarri memoriala” Artziniegako mendi ibilaldiaren VII. edizioa egingo dugu.
Urtero lez, bi ibilbide prestatu ditugu Artziniegako mendietan barrena: luzeak 23 km izango ditu eta mendizaleek Peñalba eta Otsati mendien tontorrak zapalduko dituzte; laburrak berriz 11 km izango ditu eta Otsati mendira joango da, Soxogutin barrena herrira itzultzeko. Jatekoa eta edatekoa egongo da ibilbide luzean, bai eta amaieran frontoian guzti-guztientzat.
Ibilaldi luzea 8:00etan abiatuko da Artziniegako frontoitik, eta laburra ordu eta erdi geroago, 9:30ean. Izena eman daiteke webgunearen bidez martxoaren 3ra arte eta egunean bertan 7:00etatik 7:45era MARTXA LUZERAKO eta 8:30etik 9:15era MARTXA LABURRERAKO.
Martxa laburra:
