Laster datoz Gabonak eta, esan genuen bezala, beste arropa-eskaera bat egin nahi dugu. Udako zein neguko arropa eskatu ahal izango da, eta horretarako azaroko lehenengo ostiralean lokalean egongo gara 19:00etatik aurrera. Facebook-eko mezu pribatu bidez edo ganzorrotz@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz ere eskatu daiteke (azaroaren 6ra arte).
Udako arropa: kamiseta laburra, kamiseta luzea, maukarik gabekoa, korrika egiteko mallak edo praka laburra, ziklismoko maillota eta kulotea, txalekoa
Neguko arropa: mauka luzeko kamiseta, eski maillota, neguko jaka (forro polarra), malla luzeak, txanoa, eski monoa, txalekoa.