2014an huts egin ondoren, berriz heldu diogu Peñalba Erronka antolatzeari -Txirrindularitza Elkartearekin batera- eta aurten Erretes Tudelako jaien barruan egingo dugu. Zapatu honetan izango da, uztailak 18, eta tontorrera joan-etorria egin beharko dute korrikalariek zein txirrindulariek.
Goizeko 11:00etan abiatuko dira Erreteseko plazatik eta korrikalariek 5 km-ko ibilbidea bete beharko dute, harrobiko pistatik igo eta jaitsiz. Txirrindulariek, berriz, behin tontorra pasatuta, Artietaraino joango dira eta handik Erretesera, guztira 7,300 km egiteko, eta ibilbide berri honetan ikusteke dago zeintzuk diren azkarrenak. Ibilbidea oso azkarra da eta zailtasun teknikorik gabekoa, baina aldapa gogorrak ditu igoeran.
Izen-ematea doakoa da eta egunean bertan egingo da irteera-puntuan. Lasterketaren ostean hamaiketakoa egingo dugu plazan, eta ondoren jaietako beste ekitaldi asko izango dira. Tontorrean edatekoa egongo da.