Martxoaren 1ean, domeka, “Yarri memoriala” Artziniegako mendi ibilaldiaren V. edizioa egingo dugu.
Urtero lez, bi ibilbide prestatu ditugu Artziniegako mendietan barrena: luzeak 25 km izango ditu eta mendizaleek Otsati, Peñalba eta Pandomendien tontorrak zapalduko dituzte, handik Artziniegara itzultzeko; laburrak berriz 13 km izango ditu eta Mendieta herritik pasatuz Pando mendira joango da, Barretaguren auzotik barrena herrira itzultzeko. Jatekoa eta edatekoa egongo da ibilbide luzean, bai eta amaieran frontoian guzti-guztientzat.
Ibilaldi luzea 8:00etan abiatuko da Artziniegako frontoitik, eta laburra ordu eta erdi geroago, 9:30ean. Izena eman daiteke webgunearen bidez otsailaren 27ra arte eta egunean bertan 7:00etatik 7:45era MARTXA LUZERAKO eta 8:30etik 9:15era MARTXA LABURRERAKO.
Anima zaitezke gurekin egur eder bat pasatzen. Zuon zain gaude!