Martxan dugu jada Ganzorrotzen kirol-arropa berria. Asteon jaso ditugu modelo bakoitzaren neurriak probatzeko arropak.
Beraz, arropa berria probatzeko eta eskatzeko egutegia jakinarazi nahi dizuegu. Printzipioz aste honetan eta hurrengoan egongo gara gure lokalean (kultur etxeko 1 solairua), ondoren zehazten den ordutegian:
Ekainak 11 asteazkena 19:00 -21:00 h
Ekainak 13 ostirala 18:00-20:00 h
Ekainak 18 asteazkena 19:00-21:00 h
Ekainak 21 larunbata 18:30-20:30 h
Eskaera egitean ordaindu beharko da.
Erantsitako irudietan mendiko maillotaren diseinu berria duzue (berdina da kamiseta guztietan), bai eta arropen zerrenda eta prezioa, bazkide eta bazkide ez direnentzat.
Oharra: ostiralera arte ez du izango probatzeko ziklismoko arropa eta traileko praka laburrak.