Uztailaren 5ean, Erretes Lantenoko jaien barruan, Peregaña Igoera mendi-lasterketaren lehenengo edizioa egingo da. Erretseko jai-batzordeak antolatzen du, Ganzorrotzen eta Aiaraturren laguntzarekin, bai eta hainbat kolaboratzaileren babesarekin.
11 kilometroko lasterketa izango da eta Erreteseko plazatik bertatik abiatuko da 18:00etan, Peregaña mendiaren tontorrera igotzeko (628 m) eta atzera ere plazara jaisteko. Lasterketa azkarra izango da, aldapa gogorrekin, eta ez oso teknikoa. Basabideetatik joango da batez ere.
Izen-ematea doakoa da eta irteera-puntuan egingo da lasterketa hasi aurretik.