Martxoaren 2an, domeka, Artziniegako mendi-ibilaldiaren “Yarri memoriala” V. edizioa egingo dugu.
Urtero lez, bi ibilbide prestatu ditugu Artziniegako mendietan barrena: luzeak 26 km izango ditu eta mendizaleek Peñalba, Otsati eta Zaballa mendien tontorrak zapalduko dituzte, handik Artziniegara itzultzeko; laburrak berriz 12 km izango ditu eta Soxoguti herritik pasatuz Zaballa mendira joango da, Berrones auzoan ibilaldi luzearen ibilbidearekin bat egingo du bertan. Jatekoa eta edatekoa egongo da ibilbide luzean, bai eta amaieran frontoian guzti-guztientzat.
Ibilaldi luzea 8:00etan abiatuko da Artziniegako frontoitik, eta laburra ordu eta erdi geroago, 9:30ean. Izena eman daiteke webgunearen bidez otsailaren 27ra arte eta egunean bertan 7:00etatik 7:45era MARTXA LUZERAKO eta 8:30etik 9:15era MARTXA LABURRERAKO.
Informazio guztia gure web gunean jaso dezakezue, bai eta izena eman ere (dohainik).
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide